Hardcorea, aukera bat baino askoz gehiago

  • Fly Shit ::Bizitza... baina nola bizi?

    Isiltasuna apurtzen / Gratacel Records

    iraupena ::30´05´´

    prezioa ::6€

'Bizitza... baina nola bizi?'
Bergarako hardcore talde honek bigarren diskoan gogora ekarri du aspaldiko talde norvegiar baten izena (Life… but how to live it?). Horrez gain, hitz joko existentzialista hori baliatu du hardcorearen esentzian dagoena, hau da, norbanakoaren eta ingurukoaren askatasuna eta hobekuntza borrokatzeko. Aukeratzearen alde egiten dute, gizakia aktibo izatea aldarrikatzen dute. Bestalde, RKL eta hardcorearen beste klasikoetatik urrunago jo, eta hardcore kontzeptuaren zabaltasunean barreiatu dira, melodia, erritmo eta bestelako doinu bereizgarriekin emaitza asko aberastuz. Kaleak berreskuratzeari, zu zeu izateari, emakumeen askatasunari, etorkinei ateak zabaltzeari… abesten diote. Emaitza bikaina da, eta diseinua oso txukuna. Diskoa taldearen eta Isiltasuna Apurtzen eta Gratacel Records ekimenen elkarlanetik sortu da.
Fly Shit
«Gure kantuak libre zabaltzea da gure asmoa, eta SGAErekin ez genuen ezer nahi»

Disko honetan eskola zaharreko ohiko hardcoretik aldendu egin zarete hainbat kantutan…


Gure musikaren oinarria da 80ko hamarkadako hardcorea, baina ez da entzuten dugun bakarra. Hardcorea eremu zabal bat bezala ulertzen dugu, eta egia da emocore, crossover edota jazz ukituak topa daitezkeela gure kantuetan.

Lan honetan autoekoizpenaren eta Creative Commons erako lizentziaren aldeko apustu argia egin duzue…


Bai, gure erara egin nahi genuen, hasieratik bukaerara parte hartu eta kontrolatuz; ‘egin ezazu zuk zeuk’ filosofiarekin. Lan handia izan da, baina pozik gaude emaitzarekin. Bestalde, SGAErekin ez genuen ezer nahi. Gure kantuak libre zabaltzea da gure asmoa, eta Creative Commonsek aukera hori eskaintzen du. Gure musika kopiatu, emititu… egin daiteke, erabilera komertzialik ez badago eta egilea aipatuz gero.

Posible da “kaleak berreskuratzea”? Egia da “kristalezko begiak zelatan dauzkagula, gazte izateagatik susmagarriak garela”, baina ez al gara gehiegi europartu eta komodo bihurtu?


Kaleak musika eta sormena bezala irekiak eta libreak beharko lirateke; gure erakusleihoak dira. Eta gaur egun kalean askatasun askoren murrizketa ematen da: kontrol soziala, manifestazio askatasuna, motorizazioa… Baina egia da, baita ere, gero eta komodoak eta kontsumistagoak garela.

“Arriskatzen ez bazara, erabakiko dute zugatik”, “Gauzok ihes egiten didatela sentitzen dut”. Erabakiak hartzeari uko egin diogu?


Bakoitzak bere bizitza nola bizi aukeratzearen aldekoak gara. Guk hau galdera bezala planteatzen dugu, bakoitzak hausnartu eta ondoren bere bidea aukera dezan. Guk talde bezala aukeraketa bat egin genuen, egiten dugunarekin disfrutatzeaz gain, jarrera bat ere hartu nahi dugu gu eta gure ingurua aldatzen joateko; banaketa sare alternatiboak eta espazio autogestionatuak sortu eta indartzeko helburuarekin.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude