Baso tropikal fosildua

  • batean orain 300 milioi urteko baso tropikal baten aztarnak topatu dira. Ia 100 kilometro koadroko basoa ikaztegi bihurtua; meatzariak ohartu ziren horretaz 100 metroko sakoneran ikatzarekin batera fosilak ateratzen ari zirela ikusirik.

    Bristol unibertsitateko Falcon Lang ikerlariariak eta bere taldeak ikertu dute meatzea. Lang-en ustez basoa lurrikararen baten ondorioz oso astiro fosildu zen, eremu oso bat lurrazpiratu zenean.

    Aurkikuntza horri esker askoz gehiago jakin ahal izango dugu Lurreko lehen baso tropikalak.

    Illinois-eko basoan likofitoak ziren ugarienak eta 40 metroko altuera izatera ailegatu ziren. Egun, berriz, haien seniderik hurbilenak diren likopodoak, adibidez, belarra baino ez dira.
Izotz beroa

Izenburu motza aukeratu dugu denok ditugun uste batzuk zalantzan jartzeko. Txiki-txikitatik ura hiru egoeratan topa daitekeela ikasi dugu: izotza, likidoa eta lurrina. Tira, honaino ondo. Kontua da izotza beti hotzarekin lotu dugunez, hementxe hasten dira jakintza klasikoaren aldaketak.

AEBetako Sandia Laborategian Z izeneko makina bat dute. Makina horretan ura era bortitzean konprimatu zuten behin eta berriz. Ura konprimatzean berotu egiten da, baina konprimaketa oso handia denean ura solidotu (izoztu) egiten da eta bere tenperatura uraren irakite-tenperatura baino handiagoa izatera iristen da.

Jakin badakigu botila bat urez bete eta hozkailuan sartzen badugu botila apurtu egingo dela, izotzak likidoak baino bolumen handiagoa betetzen baitu. Baina arestian aipatu baldintzetan lortutako izotzak likidoak baino bolumen txikiagoa okupatzen du.
Antza denez presio handitan urak nano-segundo batzuk baino ez du behar izozteko eta gainera presio-mailaren arabera izotz-mota desberdinak sor daitezke.

Saiakera honek zalantzan jarri du espazioan eta beste planeta batzuetan topatutako izotzen izaera. Izan ere, izotz beroak, eratuko bada, oso baldintza bereziak izan beharko baitzituen garai batean.

Azken bitxikeria: 70.000 atmosferako presiotik haratago ia ezinezkoa da ura ez izoztea.

Uraren berri bagenuelakoan geu harro eta hara non atera diguten izotz beroa; Gure jakiteak, ez hauts eta ez izotz!

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude