argia.eus
INPRIMATU
Ikaslea, maisuaz maiteminduta
  • Antton Kazabon ::Atearen atzean

    Elkar

    orrialdeak ::88

    prezioa ::7.30€

Pilar Iparragirre 2007ko maiatzaren 06a
'Atearen atzean'
Hamahiru urtetik gorakoei zuzendutako nobela da Antton Kazabonen Atearen atzean. Institutuko ingeleseko irakasleaz maitemintzen den neskatilaren istorioa agertzen du. Neska horrek, hain kartsuki sentitzen duena pizten nabaritu orduko, bertan behera utziko du ordura arte bere adineko batekin edukitako harremana, arrazoiak garbi agertu gabe, bere bihotzeko irakasleak harekiko sentitzen duenaz ezer ez dakielako oraindik. Baina erantzuna baiezkoa izatea espero duenez, gauzak diren bezala azalduko dizkie mutil ohiari eta lagun min bati. Biak sumindu egingo zaizkio eta neskaren amari azalduko diote. Eta guztiak izango ditu haserre. Nola liteke bera baino hogei urte zaharrago den gizonaz ezer onik espero izatea? Eta bada oraindik ez dakien beste zerbait ere: irakaslea homosexuala da.