argia.eus
INPRIMATU
12-17 urte artekoentzat egonaldiak Bernedon
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko maiatzaren 06a
Arabako Ikastolen elkarteak Hala Bedi irratiarekin lankidetzan antolatu ditu uztaileko egonaldiak. Uda giroan gazteak Arabara erakartzeko ikus-entzunezkoak hartu dituzte tresnatzat antolatzaileek. Dagoeneko gazte askok eman du izena eta egonaldiok iragartzeko bideoa jarria dute Youtuben.

Udan, film labur bat grabatuko dute, Gasteizko Hala Bedi irratian irratsaioa egingo dute eta blogak egiten ikasiko dute. Gazteak Bernedora joateko irrikaz daude, sustatu.com-eko albistearen erantzunetan irakurri ahal izango dugunez.