Aurreko mendeko hitzak askotariko musikarekin

  • Zera ::Zera

    Hirusta Records

    iraupena ::42’56’’

    prezioa ::10.95€

'Zera' diskoa
Zera Peli Markiegi apaiz eta poeta debarrari egindako omenaldi-diskoa da. Euskal olerkari garrantzitsuenen garaikide izandakoak erbestera alde egin zuen 36ko Gerraren ondorioz. Hainbat senide galdu zituen ondoren eta bera ere aspaldi hil zen, 1946an. Duela bi urte, 100 urte bete ziren jaio zenetik eta horregatik poeta eta musikari batzuk elkartu eta Markiegiren senitartekoen eta Debako Udalaren laguntzarekin, haren olerkietan oinarritutako kantak idatzi eta grabatu dituzte. Jokin Lasa musikari beteranoak gidatutako proiektuan Kaki Arkarazok, Mikel Abregok, Drakek, Joserra Senperenak eta punta-puntako beste musikari batzuk esku hartu dute. Emaitza anitza da oso: pop-rocka, rock amerikarra, country eta jazz ukituak… Doinu horiekin aspaldi idatzitako bizipen eta emozioak musikaz jantzi dituzte.
Jokin Lasa - Zera
«Peli Markiegiren alderdirik txiki eta ezezagunena jorratu dugu»

Zer nabarmenduko zenuke omendu duzuen Peli Markiegiren ibilbideaz? Zerk egiten du Peli hain berezi?


Peli Markiegi, Lizardi, Orixe eta joan den mende hasierako zenbait olerkari garrantzitsuen garaikidea izan zen eta, adituek diotenez, haietako zenbaitenak adina kalitate du bere literaturak. Zergatik ez da, beraz, hain ezaguna? Baliteke bere garaian libururik argitaratu ez izanak zerikusia izatea. Baina horrek ez dio kentzen duen meritua. Guk Peliren alderdirik txikiena eta ezezagunena jorratu dugu. Erlijioa eta kristau fedea baino, bere alde gizatiarrena hartu dugu kontuan.

Musika emaitza oso zabala da, estilo ugari jorratu dituzue diskoan.


Doinuak horrela sortu dira, ez naiz gauza zehatzen bila joan. Hala ere, moldaketetan eta orokorrean diskoan nabari den giroan esku hartu duten musikarien ekarpena oso garrantzitsua izan da; eta batez ere ekoizpen lanetan aritu den Kaki Arkarazorena. Hori bai, saiatu gara Peliren olerkiek duten tristura, dramatikotasuna, alaitasuna, xumetasuna… musika bidez islatzen.

Diskoan luxuzko musikariek parte hartu dute…


Bai, eta hori Kaki Arkarazori zor diot. Kaki aspalditik ezagutzen dut, biok lazkaotarrak garelako; eta musikan antzeko hastapenak izan genituelako. Berak hartu zuen musikariak lortzeko ardura, eta, zer esanik ez, aukeraketa ezin hobea egin zuen.

Eta disko honen kaleratzeak eta oro har omenaldi proiektuak zer jarraipen izan du?


Dagoeneko zuzenekoak ematen ari gara, formatu akustikoan: bi gitarra eta ahotsa. FNACen egin genuen lehena eta harrezkero Errenteriako Mikelazulon eta Iruñean ere aurkeztu dugu. Apirilerako eta maiatzerako ere baditugu emanaldiak. Baina ohiko tabernetan ez ezik beste leku batzuetan ere aurkeztu nahi genuke diskoa, kultur etxeetan esate baterako. Pentsatzen dugu leku egokiagoak direla gure emanaldietarako.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude