Tabakoa emakumeen sexualitatearentzat kalte

  • Ikertzaileek tabakoaren adikzioaren inguruko alderdi berriak aztertzen jarraitzen duten bitartean aldiro ematen dizkigute tabakoaren kontra egiteko argudio gehiago.

    Oraingo honetan emakumearen sexualitatearen gaineko eraginaz arituko gara: Desira sexuala apaltzeaz gain, zigarroak erretzeak bagina lehortzeko arriskua eta genitalen atrofia eragiten omen ditu, eta horrek, noski, harremanetarako gogoa dezente moteltzen du.
Tabakoak ekarri dizkio, hein handi batean, emakumeari betidanik gizonezkoekin lotu izan diren gaitzak; biriketako minbizia edo gaixotasun kardiobaskularrak esaterako. Hala ere emakumeek gizonek baino gehiago erretzen dute gaur egun. Arrazoiak bat baino gehiago dira: batetik, goian aipatu arrisku horiek oso oharkabean pasatu dira orain arte, bestetik erretzeari uzteak pisua gehitzea dakarrela pentsatzen dugu, gainera, light zigarroek ez dutela hainbesterainoko kalterik egiten uste izan du jende askok. Hori dio bederen Maria Angeles Planchuelo doktoreak, Tabakismoan Adituak diren Espezialisten Elkarteko presidenteak. Bere ustez, “nerabezaroan, neska gazteek erretzen hasteko joera handia dute, batik bat beraien amak ere erretzen badu”. Gezurra badirudi ere, adin honetan lagun-taldeak eragin gutxiago du neska gazteengan adin bereko mutilengan baino; horregatik da gurasoen eragina hain garrantzitsua, amarena batez ere.

Erretzen jarraitzeko, ezinbesteko garrantzia du nikotinak pisua kontrolatzeko eta aldarte txarrak uxatzeko duen eraginak. Emakumeek –eta baita neska gazteek ere– gehiagotan erretzen dute adikziogatik gizonezkoek baino. Gizentzeko beldurra funtsezkoa da erretzen jarraitzeko, eta baita presio psikologikoen eta estresaren kontra tabakoak ematen duen lasaitasun edo baretasun sentsazioa ere.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude