Oxigeno molekularra atzeman dute espazioan

  • Aspalditik ari ziren ikerlariak espazioan dagoen oxigenoa ikertzen eta jakin bazekiten hidrogeno eta helioaren atzetik hirugarren materia ugariena dela espazioan. O (oxigeno monoatomikoa), OH (hidroxilo taldea), H2O (ura) eta O2 (oxigeno molekularra) dira espazioan topatzea espero zuten oxigenoaren erak.

    Lehenengo hiru erak detektatu dituzte aurreko urteetan eta oxigeno molekularra baino ez zen geratzen atzemateko. Berriki Suediak, Finlandiak, Frantziak eta Kanadak eraikitako ODIN satelitearen bidez Sugearen konstelazioan dagoen Rho Oph A deitu molekula-lainoan oxigeno molekularra topatu dute.
Topatutako kantitatea ez da oso handia izan, baina aurkitutako arrastoari segika leku gehiagotan berriz kausitzeko esperantza dute.
Aurkikuntzaren garrantzia oso handia da, izan ere unibertsoan inon bizirik bada, edo izan bada, oxigenoaren presentziak iragarriko digu.

Naturak eragindako dutxa, lurra freskatzeko

New Mexicoko (AEB) Teknologi Institutuko Oliver Wingenter-ek eta bere ikerketa taldekoek ustekabeko aldaketak topatu dituzte itsasoko prozesu kimikoetan, itsasoan azidotasuna eta karbono dioxidoaren maila handitzen direnean.

Hilabete eskaseko esperimentua egin dute eta eskuartean gaur egungo datuak eta mende honen bukaerarako aurreikusitakoak erabili dituzte. Azterketa horretan itsasoetan gertatzen diren prozesu kimikoek Lurreko kliman duten eragina argitzen saiatu dira.
Ikerketa honekin itsasoan gertatzen ari den azidotasunaren handitzea eta fitoplanktonaren artean gertatzen den erlazioa agerian utzi nahi izan dute. Antza denez, azidotasun eta karbono dioxido maila handiek dimetilo sulfuroaren kontzentrazioak handitzen dituzte eta ondorioz atmosferan gero eta laino gehiago sor daiteke; ondorioz euri gehiago eta Lurra freskatzea letorke.

Zuzen dabiltzala esateko zantzuak badiren arren, gaur gaurkoz ezin da beraien hipotesia zientifikoki baieztatu. Horretarako ondorengo hilabeteetan beste azterketa batzuk egingo dituzte.

Tira ba, gizakiok egoskortuta gaude klima aldatu nahian, baina, antza, ezagutzen ez genizkion autodefentsarako mekanismo sekretuak gordetzen ditu naturak

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude