argia.eus
INPRIMATU
Hemezortzi antzezlan eskainiko dituzte Asvinenea lehiaketan
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko apirilaren 29a
Asvinenea Elkarteak, Ardilatxa eta Xpression! kolektiboen lankidetzaz, Asvinenea Poltsikoko Antzerki Lehiaketa jarri du abian. Hemezortzi taldek parte hartuko dute ekimen horretan, ekainaren 1era bitartean. Zortzi eta hamabost minutu arteko iraupena izango duten obrak eskainiko dituzte, Adunan, Asvinenearen egoitzan. Hainbat sari banatuko dituzte. Antzezlan onenak, adibidez, 1.000 euro jasoko ditu eta gainera, Tele Donostin emitituko dute, publikoak aukeratutako lanarekin batera. Informazio gehiago: http://www.asvinenea.com.