argia.eus
INPRIMATU
Bilbon ospatuko da Bizkaiko Dantzari Eguna, maiatzaren 6an
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko apirilaren 29a
Bizkaiko Dantzari Eguna Bilboko Zorrotzaurre auzoan ospatuko da, maiatzaren 6an. Ekitaldi nagusiak eguerdiko dantza emanaldia eta arratsaldeko erromeria izango dira. Goizeko saioan, dantzari-dantzak (Agintariarena, Zortzinangoa, Makil Jokoa, Banangoa, Binangoa...), Gipuzkoako dantzak (Agurra, Makil Txiki eta Zinta dantza), Eltziegoko dantzak (Correcalles, Cuatro Calles, Jota...), gorulariak (Domingiloa eta Arku-dantza) eta Kaixarranka dantza eskainiko dituzte Bizkaia osoko taldeek. Egun osoan zehar, bestalde, puzgarriak, txosnak eta artisau azoka izango dira Zorrotzaurren, Euskalduna zubiaren alboan. Egitarau osoa: www.dantzanet.net.