argia.eus
INPRIMATU
Artxibategiko fondoak sareratuko ditu Euskal Ikasketen Zentroak
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko apirilaren 29a
Nevadako Euskal Ikasketen Zentroak 40 urte bete ditu aurten. Urteurrenarekin batera hainbat proiektu jarri dituzte abian. Horien artean artxibategiko fondoak Interneten eskuragarri jartzeko web gunea. Datorren hilean jarri nahi dute abian web gune berria. Artxiboko materiala, dokumentazioa, argazkiak, audio zein bideo grabazioak eta katalogotik kanpo dagoen materiala jarriko dituzte eskuragarri. Zentroaren 40 urteotako ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa ere zabaldu dute urteurreneko ekitaldien barruan.
Nevadako Euskal Ikasketen Zentroa: http://basque.unr.edu.