Maiatzaren 3tik 6ra bitartean egingo da Donostiako Kursaalean Ordoñez Falcon Argazkigintza Fundazioak antolatzen duen Dfoto azoka. Nazioarteko 41 galeriatako artisten argazki eta bideoak izango dira ikusgai azokan. Carolina Martinez DFotoko zuzendariak azaldu duenez, artista berrien alde egin dute aurten. Besteak beste, Nuria Canal, Javier Nespral, Marta Serna, Roud Van Empel, Jon Mikel Euba eta Ibon Aranberri argazkilari eta bideo artistek osatzen dute belaunaldi berria. Hala ere, Candida Hoffer, Thomas Roof eta Chema Madoz bezalako artista ezagunagoak ere izango dira azokan, Madoz aurrenekoz. Donostian izango diren 41 galerietatik 13 estreinakoz etorriko dira, Vienako Grita Insam eta Layr Wuestenhagen, Frnakfurteko L.A. Lothar, Dublingo Rubicon eta New Yorkeko Soskine eta The Project, esaterako. Informazio gehiago:
www.coff.es/es/dfoto07.