argia.eus
INPRIMATU
111 Akademia: irakurlearen garrantzia sendotzea helburu
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko apirilaren 29a
Manuel Larramendi Kultur Bazkunak 111 Akademia sortu du euskal literaturzaleen arteko lan eta harreman egitura sortzeko eta irakurlearen presentzia eta parte-hartzea sendotzeko helburuarekin. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Beterriko Liburua izeneko ohorezko literatur saria banatzen du 1996tik. Akademia berriak izango du hemendik aurrera ohorezko saria emateko ardura. Beterriko Liburua literatur aldizkariaren ardura ere akademiaren esku izango da. 111 zenbakiaren zergatiaz galdetuta, egitasmoaren handitasuna agertu nahi izan dutela azaldu dute arduradunek. Izan ere, 111 akademiakide izateko helburua du egitasmoak. Oraingoz, 2000. urtean sortutako Epaimahai Orokorreko 43 lagunek osatuko dute.