argia.eus
INPRIMATU
Giuseppe Verdiren bizitza eta operak
  • Itziar Guillenea ::Verdi

    Elkar

    orrialdeak ::200

    prezioa ::13€

Pilar Iparragirre 2007ko apirilaren 22a
'Verdi'
Itziar Gilleneak idatzi du Giuseppe Verdi musikariaren biografia eta Elkar argitaletxeak kaleratu. Historian, Geografian, Musikaren Historia eta Zientzietan lizentziatua da Gillenea eta lanbidez Zarauzko Institutuko irakaslea da. Opera zale amorratua da gainera, eta Verdiren bizitzako gorabeherei bezainbesteko garrantzia eman die konposatutako musika lanei. Ezin bestela jokatu, nolanahi ere, Verdiren obraren harrera Italiak bizi izan zuen egoera politikoari loturik egon ei baitzen ia hasieratik. Hogeita bederatzi urterekin lortu zuen bere lehen arrakasta handia, 1842an estreinatu zen Nabucco operarekin, eta handik aurrera gero eta ospe handiagoa izan zuen. Hogeita zazpi opera idatzi zituen, azkena laurogei urterekin estreinatu zuen Falstaff.