Piztu Ezazu Argia 970x90

 Bertso berriak 

SuMISSioari jarriak

I

Makillajeak estalitako
neska baten miseria,
misteriotsuki edertutako
mutil baten aurpegia,
pasarela bat, epaimahaia,
desfilea, zaleria...
Halako zerbait ez al da Missen
eta Misterren feria?

Xabier Paya

2085. alea
2007-04-22
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
(Iñigo Azkona)
 
II

Arrautza artean oinek daukaten
ibilera berezian,
ipurmasailak estu eginda,
ustezko inuzentzian,
hortzen zuria erakusgarri,
gorputza larru bizian...
Esklaboak behin batean hala
saltzen zituzten Grezian.



III

Carrefourreko katalogotik
erositako sudurra,
handitutako titi-parea,
“saihestutako” hezurra...
nahiz esan ez dutela ikusi
bisturi baten muturra,
zein epaimahaikok konprobatu du
hori ez dela gezurra?

IV

Ezagutzaren edertasuna
neurtu litekeen gisan,
garai batean galderaren bat
sartzen zieten langintzan.
Orain ez zaie ezer galdetzen
ez dezaten ezer esan,
ezin ote da ederra eta
inteligentea izan?



V

Azkenik dena pertsona batek
baino ez eramatean,
gainerakoak sentitzen dira
etsipen bete-betean.
“Kirofanoa” ezingo dute
sekula utzi bakean,
silikonazko autoestimua
asmatzen ez den artean.



VI

Edurne Zuriren sorginaren
sindromeaz kutsaturik,
ispiluaren morrontzak izan
behar du amaierarik!
Baina hain gorputz onak izanik,
inperfekziorik barik,
seguru ez dutela txat bidez
ligatzeko premiarik!

Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala2084
 
azala2083

2085 zenbakia.
2007ko apirilaren 22a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys