Paterak kontrako norantzan

  • Venezuela, 1949ko maiatza. Kanariar uharteetako 160 etorkin zeramatzan La Elvira belaontzia Carupanoko portura iritsi zen. Horixe dio behintzat Interneten dabilen ustezko egunkari zati honek. Ustezko diogu, e-posta jaso bezain pronto, dokumentua susmagarria dela konturatzea erraza delako. 1949ko egunkarietan ez zen ohikoa letra tipo hori erabiltzea, eta “inmigrante ilegal” terminoa ere ez zegoen gaur bezain zabaldua. Gainera, argazki-oinak horrela dio: “Imagen de los tripulantes de La Elvira a su llegada a Puerto Garupano, Venezuela, en mayo de 1949”. Egunkaria garai hartakoa balitz, zergatik dio 1949ko maiatzean iritsi zela? Gaurko edozein egunkariko argazki-oin batean 2007ko apirila aipatzeak ere ez luke zentzurik. Gainera “Garupano”ra iritsi zirela aipatzen da; testua kopiatu duenak akatsa egin du hor. Argazki-oina kopiatua baita.
2005eko abenduaren 10eko El País egunkarian La Elviraren argazki bera agertu zen, eta azpian, e-postaz iritsi zaigun dokumentu faltsuko oina. Badakigu, beraz, dokumentuaren ‘asmatzaileak’ nondik hartu duen argazkiaren azalpena. Eta badakigu, titular faltsuak dioena benetako berri batean dagoela oinarritua.

Etorkinak ez ziren 160, 106 baizik; 95 gizon, hamar emakume eta lau urteko neskato bat, Agencia Comercial Venezuelako egunkariak 1949ko maiatzaren 26ko alean jaso zuenez. Eta guztiak ez ziren kanariarrak; besteak beste, euskaldunen bat ere bazen tartean.

La Elvira 1853ko belaontzi zaharra zen, baina Ramon Redondok dirutza ordaindu zuen harengatik: 225.000 pezeta. Ontzia gainezka egin arte jendez bete eta Amerikara eraman nahi zuen. Bidaiari bakoitzak 6.000 pezeta ordainduko zizkion eta horrela negozio borobila izango zen La Elvirarena. Baina Redondoren teoriak ez ziren praktikan bete. Gehienek Amerikara iristean ordainduko ziotela agindu zioten, gero hitza bete gabe.

La Elvirarentzat ere ez zuen kapitain egokiena aukeratu. Antonio Dominguezek aterako zuen ontzia portutik eta gero lema Elortegi kapitainak hartuko zuen. Baina Elortegik ez zekien ezertxo ere ontziei buruz; Euskal Herritik ihes egin zuen eta, dirurik gabe, gezurra esanez lortu zuen bidaia-txartela.

Azkenean, kostata baina lortu zuten euren helburua, 36 egun itsasoan pasa ondoren, ia jatekorik gabe. Carupanoko biztanleek harrera ona egin omen zieten; behi bat ere hil zuten etorkinen gosea asetzeko.

Mende erdi geroago, Kanariar uharteak etorkinen abiapuntu baino jomuga bihurtu dira. Eta e-postaz iritsi zaigun hemeroteka dokumentu (ez hain) faltsuak, zer memoria historiko gutxi dugun gogorarazi digu.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude