argia.eus
INPRIMATU
Unai Elorriagaren narratiba gogoetagai
  • Batzuen artean ::Oihenart

    Eusko Ikaskuntza

    orrialdeak ::134

    prezioa ::15€

Pilar Iparragirre 2007ko apirilaren 22a
'Oihenart'
Eusko Ikaskuntzak kaleratzen duen Hizkuntza eta Literatura Koadernoak, Oihenart aldizkariak alegia, 22. zenbakian Unai Elorriaga idazlearen lan narratiboa du hizpide. SPrako tranbia nobelaren azterketa kritikoa, 2002ko Espaniako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuenean Euskal Herriko eta Espaniako hedabideetan berriak eduki zuen isla, Unai Elorrigaren estiloan adituek jarritako arreta, eta SPrako tranbia nobelari egileak egin zion gaztelaniazko itzulpenaren azterketa biltzen ditu monografikoak.