argia.eus
INPRIMATU
Hitzaditzaren ekitaldia maiatzaren 5ean
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko apirilaren 22a
Euskal Kultur Erakundeak eta Iparraldeko AEK-k Hitzaditza euskarazko diktaketaren bigarren edizioa antolatu dute. Diktaketa idatziaren bitartez, euskararen erabilera sustatzea eta bereziki, irakurmena eta idazmena bultzatzea da ekimenaren helburua. Maiatzaren 5ean Baionan egingo da Iparraldeko bi euskal idazlek idatziko duten testuaren diktaketa. Euskal Kultur Erakundearen web gunean trebatzeko jokoak ditu Hitzaditzan parte hartu nahi duenak. Izena emateko epea apirilaren 29an amaituko da.