Eskertza

  • Danbolina, patzolua, haritza, errezila, pelestrina eta abar txertatu berri ditugu lehengo ilargian etxe aurreko sagastian. Sagastia iaz sortu genuen, Errenteriako mendietako muintegi batetik sagar-minak edo sagar makatzak ekarri eta bederatzi metroko tartearekin aldatuta. Milaka urtetan gurekin batera eboluzionatu duten bertako mendietako sagar basak, hemengo lurretara eta klimara ondoen egokitutakoak tamaina horretako amona ikaragarriak egingo dira, eta tortura tresna zorrotzik erakutsi ezean ehun urtetik gora erraz biziko dira, patxada ederrean. Bada iaz aldatu eta aurten txertatu.
Errenteriako mendi alde horretan bada burua eta eskua, Oihan. Oihan da mentatzaile trebea. Buru-begi-behatzetan dardarizorik gabe mentua eta mentu-oinaren ageriko azalpeko bigarren azala, izerdia gora eta behera darabilkiena, bat eginda jartzen dituena. Sagar makatzaren gainean galanta egingo da bai danbolin sagarra…

Etxepeko ahardien larrean beste inon ez dut danbolin sagarrik ezagutzen. Geure aitonak tarteka berritzen digu aparteko sagarraren istorioa. Bere aitona Migelmarik lurritzako bide gaineko penditzean sagarrondo bat, danbolina; goitik behera laharrak hartua egonagatik urtero erruz loratzen zena, baina frutarik ezin hazi. Txirrita, aldameneko sagardotegi batean hargintzan eta harako bidean topo biak sagarrondo gajoaren abaroan, Txirritak: “a zer lorea daukan sagar horrek!” “bai, baina alferra da arraio hori” Migelmarik, eta hark “ horrek berak ere zer edo zer esango luke hizketan baleki”. Harrez gero, lehenaz gain, etxeko da danbolina. Aurtengo udaberriko euriteek lurra zaka-zaka jarri eta ahardien uxarrak sustraijea ahuldutako danbolin sagarra haizeteak ipurdiz gora bota du. Zuzenean berari mentuak kendu eta Oihanek txertatu du Artamugarribekoako Felixek, bere aitak, hazitako sagar makatza geure sagasti berrian, beste ehun urtetarako danbolina. Ondoren kupel eta bukoi ireki eta tragoa joaz erdia lurrera. Lurrera ez, lurrari, emandako sagar muztio sagardoa eskertuz puska bat berari bueltan emanez.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude