argia.eus
INPRIMATU
Karlismoaren historiak duen hutsuneari eginiko ekarpena
  • Josep Carles Clemente ::Dicionario histórico del carlismo

    Pamiela

    orrialdeak ::592

    prezioa ::29€

Pilar Iparragirre 2007ko apirilaren 22a
'Dicionario histórico del carlismo'
Josep Carles Clemente historialariak Historia, Kazetaritza eta Soziologiaren inguruko 70 liburu argitaratuak ditu, eta horien artean asko dira karlismoa aztertzen dutenak: besteak beste, Montejurra 76: encrucijada política (1976), Historia del Carlismo Contemporáneo (1977), Las Guerras Carlistas (1982), Historia General del Carlismo (1992), edota El Carlismo contra Franco (2003). Orain, Pamiela argitaletxearen bidez Diccionario histórico del carlismo izenburuko lana kaleratu du, egilearen iritziz Karlismoaren historiak daukan hutsune zientifikoa betetzen laguntzera datorren ekarpena. XIX. mendean Nafarroan eta Euskal Herriko beste lurraldeetan, Katalunian eta Levanten oihartzun handia izan zuen mugimenduari lotutako hiztegiak 4.000 bat sarrera ditu.