Gure Erroak argitaletxeak plazaratutako komikia da Berunezko itsasoa. Matxitxakoko guda. 1937ko martxoaren 5ean frankisten itsas armadako Canarias ontzi nagusiak eta Euzkadiko Guduontziko lau bouek, egun horretan izan zuten borrokaldi desorekatua azaltzen du. Baionatik Bilbora zihoan Galdames merkatalontzia babestu asmoz aritu ziren Gipuzkoa, Nabarra, Bizkaya eta Donostia izeneko bouak ahal zuten guztia egin arren, Canariasen indar nagusitasuna erabatekoa izan zen, eta huraxe irten zen garaile. Azkenean, 40 hildako, Nabarra hondoratua, Gipuzkoa matxura larriekin eta Galdames ontzia harrapatua gertatu ziren. Eta frankistek preso hartu zituzten bizirik suertatutako marinelak, Galdames ontziko tripulazioa eta bidaiariekin batera.