argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko apirilaren 22a

Enekoitz Esnaolak erabili.com-en esanak: “Azpeitiko udal ordenantzak ‘herriko hizkuntza euskara’ dela esan arren, herrian euskara oraindik ez dago normalizatuta, euskaldunak ez dira euskaraz bizi. Helburu hori lortzeko, euskaldunen konpromiso irmoaz gain, erdaldun elebakarrek euskaraz ikasi beharko dute, beraien eskubideak urratu gabe. Baina nola egin saioa haiek hemengo hizkuntza ikasteko? Kasu, legedi bidez, araututa. Hau da, Ibarretxe Planak arlo horretan esaten duena ez eginda”.

 

Aitor Aranak Aldaketa hamasein esanak: “Daukagunaren arabera egin behar dugu lan, haserre eta madarikazioetan indarrik galdu gabe. Eusko Jaurlaritzari nik eskerrak ematen dizkiot bihotzez, honelako lan bat (Hegoaldeko goi-nafarrera. Iruñeko aldaera) ezin delako kaleratu dirulaguntza ofizialik gabe. Nafarroako Gobernua, berriz, ziur naiz egun ez oso urrun batean honelako lanen eragilerik handiena izango dela berriz ere, Nafarroako erakundeak garai batean izan ziren bezala”.