Ondo pasatzeko punk-rocka eta rock-and-rolla

  • Aterkings ::Aterqueens

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::26'37’’

    prezioa ::12.60€

'Aterqueens' diskoa
Elgoibar eta Markina arteko musikari hauek mozorrotu egin dira bigarren lanerako New York Dollsen tankeran. Iraganean beste estilo batzuk jorratu zituzten arren, erakutsi digute beraien helburu nagusia euren buruei barre egitea dela; eta hori hala plazaratzeko punk-rocka eta rock-and-rolla aukeratu dituzte berriro. Hamar kantu berri hauek Pleasure Fuckers taldeko gidari eta musika sustatzaile nekaezina zen Kike Turmix handiari eskaini dizkiote; horrez gain, Fuckersen Ripped to the tits asmo-aitorpenaren bertsioa egin dute. Jose Lastra soinu maisuaren gidaritzapean, aurrekoa baino disko landuagoa egin dute, eta gitarrak gehiago nabarmendu dira. Sonic’s, Ramones, Stooges edota Celibate Rifles gogora ekarri dituzte, umorez eta unean unekoa disfrutatzeko gogo izugarria erakusten duten hitzekin
Aterkings
«Punk-rocka musika freskoa eta erraza da, eta horren barruan badago zirkuitu eta giro berezi bat»

Aurretik bestelako taldeetan ibiliak zarete. Zer dauka punk-rockak beste estiloek ez dutena?


Nahiz eta beste musika talde eta estilotan aritu, beti izan dugu rocka, soula, bluesa eta psikodelia oinarri. Los Clavos, La Perrera, La Secta eta halakoen zuzenekoekin asko disfrutatu dugu. Musika freskoa da, erraza. Eta horren barruan badago zirkuitu berezi bat, kamaraderia...

“Neskek negar egiten dute joango naizela uste dutenean”. Negarrez uzten dituzue gaztetxeetako neskak? Punk-rocka oraindik mutilen esparrua da?


Negar egitea sanoa da, baina saiatzen gara barre egiten eta hitz absurduak egiten, probokatzeko. Txupa beltz eta patilladunak dira gure ikusleak.

Crime taldearen estiloa eta ostia txarra alboratu, eta gitarrak eta kantuak landuagoak daude...


Jose Lastrarekin errepikatu dugu; teknikaria, ekoizlea eta lagun ona da. Berak badaki zer egin eta zer lor dezakegun. Emaitza landuagoa lortu dugu.

Kike Turmixi eskaini diozue diskoa. Asko zor diozue?


Aspalditik ezagutzen genuen, Pleasure Fuckers miresten genuelako, eta gure maketa mugitu zuen Madrilen. Ume handi bat zen, beste gauza askotan kabroi bat, baina talde bat gustuko bazuen asko promozionatzen zuen. Radio 3-n gure musika jarri eta jende asko aurkeztu zigun. Kikek sen berezia zuen taldeak deskubritzeko.

“Egin garrasi, neu izango naiz zure eztarriko ezti”. Ganberroak, rockeroak, parranderoak eta poetak zarete?


Poetak baino lehen, hamar mila gauza... inspirazio une bat izango zen. Jende jatorra garenaren ospea daukagu, batez ere pixka bat artaburuak garelako.

Hitzetan neskak, neskak, meteoritoa eta neskak... Rock-and-rollaren hastapenetako gaiak?


Hitzei ez diegu jaramon handirik egiten. Lan egunak aldrebesak izaten dira, dibertitzeko entseatzen dugu eta ez gaude gai sozialetan sakontzeko gogo handiarekin. Letra errazak dira, neskak, autoak, garagardoak...

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude