argia.eus
INPRIMATU
Arduradun politikoen erdiak dira euskaraz hitz egiteko gai
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko apirilaren 22a
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako, Eudeleko eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundietako ordezkariek Herri Administrazioetako euskararen erabilera planaren (2003-2007) balorazioaren aurrerapena aurkeztu dute. Emaitzen arabera, arduradun politikoen %56,30ek euskara ulertzen dute eta %51,01 hitz egiteko gai dira. Herri administrazioen erdiek euskara planen bat eginda dute. Ez dutenen artean %24 saiatu dira. Hala ere, euskara planen bat dutenetatik erdiek baino ez dute egiten planaren jarraipena. Hizkuntz eskakizunari dagokionez, administrazioko langileen %16k ez dute egiaztatu beren lanpostuari dagokion hizkuntz eskakizuna eskatutako epean; %54,1ek egiaztatu dute eta gainerakoak behin-behineko langileak dira. Jaurlaritzako Administrazio Orokorreko langile titularretatik %38,15ek dute hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko derrigortasuna. Hiru aldundietako administrazioetako langileen artean berriz, %48,44k.