Baigorriko Kulturaldia hilaren 13an jarri zen abian, bertso afari batekin. Asteburuan ekitaldi gehiago izan dira eta aste honetarako eta hurrengorako ere Basaizea elkarteak egitarau oparoa prestatu du. Asteartean (17) Zirika Zirkus taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen, besteak beste. Ostiralean (20) euskal kulturaren egoeraz eztabaidatuko dute hamar elkartetako ordezkariek, larunbatean (21) kantu afaria izango da Urepelen eta igandean (22) Antton Lukuren Baionan bizi antzezlana taularatuko dute. Hurrengo igandean (29), bestalde, kultur ekitaldi franko izango da Nafarroaren Egunaren baitan.