Urretxu-Zumarragako Zintzo Mintzo elkarteak
Otamotz herri aldizkariari ukitu berria eman zion duela hiru hilabete eta orain,
www.otamotz.com ataria jarri du abian. Gipuzkoako bi herri horien inguruko informazioa eskaintzen du web guneak: albisteak, zerbitzuen gida, kultur agenda, loturak... Halaber,
Otamotz aldizkariaren zenbakiak irakurgai jarri dituzte. Atari berriaren arduradunek herritarrak proiektuan parte hartzera bultzatu nahi dituzte; nahi duen orok bere albiste, argazki, audio eta bideoak bidal ditzake. Horietako batzuk multimedia atalean ikus-entzun ditzakezue jada. Xabier Lasak Urretxu-Zumarragako euskalkiari buruz idatzitako liburua ere kontsulta daiteke.