argia.eus
INPRIMATU
Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Gunea
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko apirilaren 08a
Aurtengo udan hasiko dira Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Gunea eraikitzen eta aurreikuspenak betetzen badira, 2009ko udan zabalduko dute. Proiektuak sei milioi euroko aurrekontua izango du eta bost instituziok babestu dute: Tolosako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Sustapen Ministerioak eta Kutxak. Txotxongiloaren Gunea Tolosako Euskal Herria plazako eraikin nagusian kokatuko da. Lau solairu izango ditu eta besteak beste, 250 lagunentzako lekua izango duen areto eszenikoa, entseguen gela, erakusketa aretoa, dokumentazio zentroa eta artistentzako eta ikerlarientzako bizilekua eraikiko dituzte bertan.