argia.eus
INPRIMATU
Nekez
Joxemari Ostolaza 2007ko apirilaren 08a
Joxemari Ostolaza
Onartzen du nagusiak berdintasuna, ezina zaio bestea parean, aukera berdinetan tratatzea. Donostiako Reala dugu orain mintzagai haur eta gazte mailako Gipuzkoako antolaketa dela-eta. Kontu zaharra da. Antiguoko kluba (Zorionak Ohorezko gazte txapelketa irabazteagatik) sortu zutenetik ezagutzen dut. Leandro zena eta Dodaka besteren artean. Lana latz eta fundamentuz egin izan du lehen unetik. Realak, maila orotan Gipuzkoako klubetako gazte onenak beretzat nahi izan ditu beti. Eta ustez onenekin berak ahuldutako kluben aurka jokatu izan du txapelketetan. Erraz irabazten ohitu da, errazegi. Lagun gutxi egin du. Zure jokalariak eraman eta zure kontra jokatu, gainetik pasatuta gola zakua beteta bidaltzen zintuela etxera. Baina sosek ez dute guztia bermatzen, eta prestaketan bera adina kalitate eskaini duenik beti izan da. Antiguokoa izan da horietako bat, klubaren nortasuna eta helburu gorena gazteen prestaketaren zerbitzuan ezarri duena. Eta ez du onartzen Realarekiko menpekotasunik, berdintasuna aldarrikatzen du eta Reala adina badela frogatua du. Eta Reala bezala inguruko klub profesionalak. Guztiek dute gaitz bera. Zu mugatzean dute arrakasta bilatzen. Eta taldeak diren bezalakoak hartu behar dira. Antiguokoak frogatua du berezia dela, eta horrela onartu ezean jai dago.