Ikerketa hori hasi aurretik, Lurraren azpian, 1200tik 1400 km-ra bitartean, ozeano-zoru hotz bat ote zegoen susmoa zuten zientzialariek. Orain arte, ordea, ez zen inoiz ere ozeano hori bazenik frogatu. Bi ikerlari estatubatuarrek frogatu ez ezik neurtu ere egin dute ur eremu horren luze-laburra. Orain badakigu zorua eta bertan dagoen ura beherantz doazela eta behera joan ahala berotu egiten dela; beroketa horren poderioz zoruko ura lurrindu eta gorantz egiten du arestian aipatu lurrazpiko itsasoa sortuz.
Giza gene bati esker, saguak koloreak ikus ditzake
AEBetako bi ikerlari taldek, elkarlanean, saguek koloreak ikustea lortu dute. Primateak dira ugaztunen artean koloreak ikus ditzaketenak urdina, gorria eta berdea nahastuz, baina aipatu ikerlariek frogatu dutenez, nahikoa da saguen gene-multzoan giza gene bat txertatzea saguek koloreak ikusi ahal izateko.
Aurrez saguen garuna ez dago prestatua koloreak bereiztu ahal izateko baina giza genea txertatuta, ikusi ahal izateko garunean behar diren nerbio-konexioak sortu egiten dira.
Ikerketa horren bidez, ugaztunen garunak duen moldatzeko ahalmena frogatu nahi izan dute. Agerian geratu da aldaketa genetikoetara egokitzeko gaitasuna duela garunak.