argia.eus
INPRIMATU
Literatur Sorkuntzako Lazarillo Sariak
2007ko apirilaren 08a
Haur eta Gazte Liburuen Espainiako Erakundeak (OEPLI) Lazarillo Sarietarako deialdia egin du. Hamabi urtetik aurrerako irakurleei zuzendutako literatur lanak onartuko dira, gazteleraz, katalanez, galegoz eta euskaraz idatziak. Edozein generoko lanak –narratiba, poesia eta antzerkia– aurkez daitezke eta irabazleak 8.000 euro jasoko ditu. Testuak maiatzaren 30a baino lehen bidali behar dira. Bigarren sari bat ere banatuko da: Album Ilustratuko Saria. Orain arte Ilustrazio Saria izena zeukan eta bertan parte hartzeko, album baten proiektuaren maketa aurkeztu beharko da. Informazio gehiago: www.oepli.org.