Bilborock-La Merced aretoaren hamargarren urteurrena izangoda apirilean. Hori dela-eta doako hogeita bat kontzertu eskainiko dituzte bertan apirilaren 12an, 13an eta 14an. Aurreneko egunean La Inconsciencia de Uoho, Airless-Robert Rodrigo, Macarrada, Yakuzi, Chico y Chica eta Standard taldeek joko dute; 13an Kepa Junkerak, Free Martinok, Ya te Digok, Idi Bihotzek, Parabellum-Pruro Chilek, Valhallak eta The Panik Punkers-ek; eta 14an, Rafa Rueda, Bosco el Tosco y su Puta Banda, Zea Mays, Wcd, Gris Perla, Afrika eta Aundience-Eten taldeek. Bakoitzak 15 minutuko kontzertua emango du eta guztiek eskaini beharko dute beste talde edo artistaren baten bertsioa. Hiru emanaldiak grabatu eta CDa kaleratuko du Bilborock aretoak.