“Informazioa egiteko diru asko behar da”

  • Folk-progresibo kantaria izan zen garaian –Izukaitz–
    fisika ikasi zuen Odile Kruzeta neska lirain hark, baina Euskadi Irratia zuzentzen du aspaldion emakume lirain honek. Odile Kruzeta: uztargarri zaizkio Eibar sorterria eta bukolismoa.
Odile Kruzeta
Dani Blanco

14 urterekin zertaz idazten zenuen Zeruko ARGIAn?


Eibarko kronika egiten nuen; baina nahiko era poetikoan…

Poesia zure izena da, Odile...


Izen baten poesia bakoitzaren entzumenean dago. Edo esatariaren ezpainetan, agian?

Zutaz galdetu dut irratian: goxoa bezain hotza, beltzez janzten du, autorik ez, fisika ikasi zuen... Zure formula enigma bat dugu!


Eta zeinena ez? Nor gara, nondik gatoz, nora goaz? Joxe Migel Barandiarani entzun nizkion galdera horiek eta ezin ditut burutik kendu.

Izukaitz formula: izutzen ez den ahots eztia duzu...


Ez dakit, ausardia ez da nire bertute nagusia.

Zein da?


Hutsa behar dut irribarrea dantzan jartzeko.

Zure moduko emakume kantariez mintza gaitezen: Maddi Oihenart ala Maddi Pryor?


Biak oso gustuko ditut eta haiez gain Jacqui McShee, Amaia Zubiria, Joni Mitchell, Chrissie Hynde, Sade, Niña Pastori, Anari, Dido, Suzanne Vega, Mercedes Sosa, Ella Fitzgerald…

Euskadi Irratian informatiboetako burua izan zinen: ondo agindu al zenuen ala ondo betearazi al zenuen agindutakoa?


Beti dago zer hobeturik; baina informatibo-buru gisa egindako lanarekin ez daukat zorrik kontzientzian.

Zer da eibartarra izatea?


Irekia eta zabala izatea. Irekia, pentsaera eta jarreretan. Zabala, kanpokoei eta ikuspegi diferenteei harrera egiteko orduan.

Irrati pribatu bat euskaraz posible al da?


Bai noski, programazioan tarte handia eskainita musikari. Informazioa egiteko diru asko beharko litzateke, oso garestia baita.

Euskaltzain urgazle zaitugu iaztik: asko “urgaztu” al duzu?


Ezer gutxi.

Adi orain: “ehuneko bostek” behar luke baina “ehuneko bostak” diote, behin eta berriro, zure esatari zenbaitek. Telebistan aspaldian indarrean diren irizpideak zergatik ez dira irratira ailegatu?

Irizpideak xuxen jarraitzen dituzten irratiko kazetariak ez dira albiste. Hizkuntzaren normalizaziorako daukagun erantzukizuna kontuan hartuta ordea, zero-akatsera jo beharra dago.

Opus-eko Nafarroako Unibertsitatean bota zenuen: gure bekadunak hemendik ateratzen dira...


Nafarroako unibertsitatean ikasitakoek taldetxoa osatzen dute gaur egun. Deustutik datozenek bezalaxe. Baina multzo nagusia EHUn ikasitakoena da. Baita berrien artean ere. Bestalde, otsaila geroztik Mondragon Unibertsitateko 2 bekadun ditugu.

Zure kazetari profesional batzuei egun bakarreko kontratua egiten zaie orain: prekarietatea ailegatu al da irrati publikora ere?


Ohiko kazetariek eguna libre hartu beharra daukatenean –medikua dela, notarioa, bilera sindikala, etxe aldaketa eta abar– ordezko bat ekartzen dugu lantaldea indartzera. Ez beti baina bai sarri.

Aizu, Euskadi Irratia ez ezik Euskadi Gaztea ere zure lurraldea omen da, berandu enteratu naizenez...


Agian lurraldea esan barik itsasoa esan beharko genuke Miramondik emititzen diren EITBko hiru irratien kudeaketa-pilotu naizen neurrian. Dena den, E-gaztearen benetako dinamizatzailea Edurne Ormazabal da.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude