argia.eus
INPRIMATU
Gazteei zuzendutako beldurrezko nobela
  • R. L. Stine ::Hil ala bizi

    Elkar

    orrialdeak ::232

    prezioa ::13.60€

Pilar Iparragirre 2007ko apirilaren 08a
'Hil ala bizi'
R. L. Stineren ohiko nobela da Hil ala bizi, Itziar Otegik euskaratu duen liburua. Gazteentzako beldurrezko istorioak idazteagatik egin da ospetsu 1943an Ameriketako Estatu Batuetako Columbusen jaio zen idazle hau. Hil ala biziko protagonistak gazteak dira: Joannaz itsuki maitemindurik dago Dex mutil xehea, baina beretzat “egokiago” jotzen duen beste mutil bat aurkitu du hark eta Dex uztekotan dabil. Horretan dabiltzala, istripu bat izango du Dexek, eta hiltzat emango dute. Joannak sentitzen du gertatua, baina ez du harengatik nigarrez denbora galtzeko gogorik izango. Beste mutilarekin ateratzen hasiko da. Halere, iraganak bizirik jarraituko du, ezin askatzeko moduan.