argia.eus
INPRIMATU
Gayarre antzokia, beste begirada batetik
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko apirilaren 08a
Iruñeko Gayarre antzokian Otras miradas, otras escenas (Beste begirada batzuk, beste eszena batzuk) jaialdia egingo da apirilaren 28tik ekainaren 2ra bitartean. Egitarauak joera berriei leku egingo die eta musika, dantza, antzerkia eta kale ikuskizuna uztartuko ditu. Heddy Maalem dantza konpainiak, adibidez, Udaberriaren sagaratzea ballet klasikoa eskainiko du. Frantzian jaiotako dantzari nigeriar eta senegaldarrek osatzen dute konpainia hori. Halaber, Pasion Vega eta Lila Downs kantarien emanaldiez gozatzeko aukera ere izango da.