argia.eus
INPRIMATU
Medikuntza eta gaixotasuna historian ulertzeko moduak
  • Batzuen artean ::Gaixotasunak historian

    Gaiak

    orrialdeak ::150

    prezioa ::17€

Pilar Iparragirre 2007ko apirilaren 08a
'Gaixotasunak historian'
Historiaurrean arabiarrek hedatutako sendagintzatik hasita Txina eta Indiako medikuntzan barrena gaur arte, gaixotasunak ulertzeko egon diren eta egun dirauten era ezberdinak jaso dituzte Iñaki Gonzalez Garai, Koldo Ortega eta Alizia Stürtzeren artean Gaixotasunak historian liburuan. Erdi Aroko legenarra bezala, ondorengo garaiaetan jasan behar izan ziren izurriterik garrantzitsuenak: zekaleak eragindako suharren gaitza, Napoleon garaitu zuen tifusa, sifilia eta sifilitiko ospetsuenak, benetako koleraren zazpi pandemia handienak, Kochen baziloaren aurkako borroka etengabea, sukar horia, baztanga eta paludismoa, besteak beste. Eta sendagaien historia, inmunologia, terapia genetikoak eta emakumeak medikuntzan izandako rola.