Esportatzeko moduko thrash-metal indartsua

  • Legen Beltza ::Dimension of pain

    Mausoleum

    iraupena :: 54´03´´

    prezioa ::16.30€

'Dimension of pain' diskoa
Azpeitiko talde honek –azkoitiar bat ere bada tartean– oihartzun handia lortu du Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. Thrash-metala egiten dute, gaur egungo gutxik bezala, eta ingelesez abesten dute, salbuespenak salbuespen. Anihilator, Slayer, Metallicaren disko zaharrak –onenak– eta Suicidal Tendencies-en gitarrak ekartzen dituzte gogora. Badira kanta zakar eta bortitzak, baita ilunagoak edota melodikoagoak ere, eta iraganeko kutsu heavya ere antzematen zaie batzuetan. Lanetik lanera gero eta emaitza onagoak lortu dituzte. Aitor Ariñorekin Lorentzo Recordsen grabatutako lan honek ez dauka atzerrikoen inbidiarik. Hitzei dagokionez, munduaren akabera heltzera doala dirudi, apokaliptiko eta ezkor samarrak dira-eta, elementu fantastiko eta beldurgarriz josiak.
Joseba Azkue - Legen Beltza
«Gure artean euskaraz egiten dugu, baina ingelesez abestuta diskoetxeek kasu gehiago egiten digutela konturatu ginen»

Belgikako diskoetxe ezagun batekin kaleratu duzue diskoa, eta nazioartean izena lortu duzue…


Hasieran merkatuan sartzea zen helburua, edozein diskoetxerekin, eta hainbatek jarrera eskasa izan zuten gurekin. Europan gure musika zabaldu nahi dugu. AEBetan eta Alemanian sartzen gabiltza, baina oso zaila da.

Batzuek thrasha 90ko hamarkadako estilotzat baztertzen dute…


Bai, thrasha gainbeheran joan zela eta gurea atzera egitea dela diote. Guk ez dugu atzera begiratzen, hori da irteten zaiguna.

Mundu ilunak erakartzen zaituzte edo irudi bat landu duzue?


Abeslariak zonbiak eta gorea oso gustuko ditu, eta dibertimendu moduan erabiltzen ditugu.Hitzetan ez dugu politika sartzen; gai orokorrak lantzen ditugu, nahiz eta Bushen eta gerraren kontra idatzi.

Iragan heavy eta sutagarreroa daukazuela esango nuke...


Su Ta Gar betidanik dugu gustuko. Euskal Herrian erreferentzia dira. Hala ere, taldekideok musikazale amorratuak gara, eta denetatik entzuten dugu.

Nola bururatu zitzaizuen War of wars opera egitea?


Kantua egiterakoan, beste abeslariei laguntza eskatzea erabaki genuen. Gonbidapena luzatu eta abeslari eta gitarra jotzaile askok kasu egin ziguten. Bakoitzarentzako pertsonaia sortu, eta bi kantu idatzi behar izan genituen guztiak sartzeko. Musikari bakoitzak bere zatia grabatu eta bidali zigun musutruk.

Zer dela eta abesten duzue ingelesez?


Lehenengo diskoa euskaraz egin genuen. Bigarrena prestatzean demoak diskoetxeetara bidali genituen; baina ez genuen erantzun onik jaso. Hala, kanpora saiakera egitea erabaki genuen, eta kantu batzuk ingelesez idatzi genituen. Espainiatik eta beste herrialde batzuetatik harrera ona izan genuen. Hortaz, abesti ia guztiak ingelesez idazten hasi ginen. Ez zen aurrez pentsatua izan, are gehiago, taldekide guztiok euskaldunak gara, eta euskaraz egiten dugu beti

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude