Botoak nola kutxen geroa hala

  • BBK (Bizkaia), Kutxa (Gipuzkoa) eta Vital Kutxa (Araba) bakoitza bere lurraldean zein lurraldetik kanpo ari da hedatzen. EAEko finantza erakunde horien etorkizuna, hau da, bakoitzak bere aldetik jarraitu edo elkartu, udal eta foru hauteskundeen baitan dago.

    Hiru Aurrezki Kutxek duela bi urte ofizialki bat egingo zutela iragarri zuten eta arrazoi politikoak medio, gelditua eta zapuztua geratu zen prozesua. Bategiteari bultzada berria eman, edo bakoitzak bere bideari segi, maiatzeko hauteskundetako emaitzen baitan dago. Izan ere, aurrezki kutxa horiek bakoitza bere herrialdeko alderdi politikoek gobernatzen dituzte.
     
    Bitxia da: bien bitartean, azkeneko bi urte hauetan, kutxa bakoitza bere probintziatik kanpo hedatu da eta hedatzen ari da, baita bizilagun dituen kutxen probintzietan ezartzen ere. Horrek urratu egiten du elkarren merkatua errespetatzeko beti mantendu izan duten politika. Gainera, Nafarroako Aurrezki Kutxak (CAN) ere, beste hiru kutxekin bategite prozesutik kanpo egon arren, hedatze prozesua abiatu berri du.
BBk, Kutxa eta Vital Kutxa
Argazki Press/M.V./Gari Garaialde/Raul Bogajo
Kutxak alderdi politikoen kontrolpean

Egungo legediaren arabera, alderdi politikoek, Foru Aldundietan eta udaletan daudenek erabakitzen dute, finean, aurrezki kutxa bakoitzaren etorkizuna. Orain arte bategite prozesua gauzatu ez bada, horrexegatik izan da, erakundeak kontrolatzen dituzten alderdi politikoen artean ez delako akordiorik izan. Nahiz eta, oro har, ikuspegi tekniko, ekonomiko eta finantzariotik Aurrezki Kutxen bategitea aukera egokiena, koherenteena, are errentagarriena izan, irizpide politikoek galarazi dute bategite prozesua gauzatzea.
 
Laburbilduz, EAJ, PSE, EA, EB eta ezker abertzalea, bakoitza bere ñabardurekin, bategitearen aldekoak izan dira eta badira; PP, aitzitik, kontra agertu da. Eta PP da, egundaino, Arabako Vital Kutxaren zuzendaritza organoak kontrolatzen dituena. Datozen udal hauteskundeetako emaitzengatik PPk Vital Kutxaren kudeaketa kontrolatzeari utziko balio, eta beste herrialdeetan egungo indar erlazioa mantenduko balitz, bategite prozesuak bultzada berria jaso lezake berehala, eta aukera legoke epe motzean EAErako kutxa bakar bat lortzeko eta kutxa hori Espainiako Estatuko finantza erakundeen artean aurreko lerroan jartzeko.

Alferrik galdutako bi urte

Duela bi urte iragarri zuten ofizialki, hiru presidenteak han zirela, EAEko Aurrezki Kutxen bategite eta integrazio prozesua. Egungo marko juridiko politikoa eta indar banaketa dela eta, hasiera-hasieratik baztertu zuten Nafarroako Aurrezki Kutxa bategite prozesu horretatik. Azken urteotan, lau Kutxen artean izan dira akordio batzuk, baita sinergia gisako batzuk ere –Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioko kide dira Nafarroakoa eta EAEko hirurak–, eta nork bere probintzian lan egiteko elkarrenganako errespetua ere gorde da. Hori guztia apurtu egin da azken aldian, eta denak ari dira hedatzen aukera handienak dituzten lekuan, nahiz eta ondoko kutxaren herrialdean izan.
 
Aurreko urtean, behin eta berriro entzun genituen bategitearen aldeko jarrera duten euskal Kutxetako presidenteen adierazpenak; “prozesuak indarrean dirauela” nabarmendu zuen adibidez Xabier Irala, BBK-ko presidenteak. Bategitearen ondorio ekonomikoei buruz eginiko azterketa tekniko batek dioena aintzat hartuta, “orain kutxa bakoitzak duen balioa batuta baino %50 balio handiagoa izango lukete hirurak bat eginda baleude”. Gregorio Rojo Vital Kutxako presidenteak EAEko eta Nafarroako gainerako kutxekin aliantza estrategikoak lortzearen aldeko interesa azaldu zuen, baina segituan, batzarrak baztertu egin zuen integrazio egitasmoa. Hurrena, Carlos Etxepare Kutxako presidenteak zera adierazi zuen: “[hiru Kutxen bategiteak] beste maila batean jokatzea ahalbidetuko liguke, Champions-en”. Aurten, BBK-ko presidenteak esan omen du euskal Kutxen elkartzea aurten zehaztuko dela. PPko Arabako diputatu nagusiak berehala gaitzetsi du aukera hori.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude