ETB-1eko BetiZu saioan oinarrituta dauden denbora-pasako jokoak eskaintzen dituzte BetiZu paperak koadernoek. Bakoitza adin mota jakineko haurrei zuzendua dago 3 eta 4 urtekoentzat prestatua dago bat, 5 eta 6 urtekoentzat, bigarrena; 7 eta 8 urtekoiei begira hirugarrena; eta 9, 10 eta 11 urte bitartekoei laugarrena. Agertzen dituzten jolasen zailtasunak ere neska-mutikoen adinari egokituak daude. Txikienei, margotzeko, irudi bat bere itzalarekin lotzeko edo gauza bat norena izan daitekeen asmatzeko orriak eskaintzen zaizkie. Helduxeagoiei, usaimena, dastamena, ikusmena, entzumena eta ukimena lantzeko aukerak eskainiz. Koskortuenei berriz, gorputzeko atalak ingelesez nola esaten diren bilatzeko jolasak, eta kolore kateak osatzeko erak ematen zaizkie, besteak beste.