Yves Haran Iparraldeko hezkuntza publiko elebiduneko aholkulariak Berrian esanak: “(...) Gure publikoa, gurasoak, ez dira halabeharrez euskaltzaleak. Elebitasuna ongi ikusten dute, ingelesa ikasiko luketen bezala ikastea euskara. Baina bertze eskaintzarik ez dutelako hartzen dute euskara. Batzuek aitortzen dute euskara euskaldunen hizkuntza dela eta ikasi behar dela. Baina, oro har, ez dakigu gurasoek onartuko duten.
(...) EEPrekin batera horretan ari gara. Gela elebidun gehiago ireki, ikertu nola neurtuko dugun euskara maila. Baina oren kopurua legez mugatua dagoenez, pedagogi alorrean egin beharko dira aitzinamenduak. Euskararen promozioan dago erronka. Gurasoei azaldu behar diegu haur elebiduna gehiago garatzen dela, eta zergatik hautatu euskara eta ez ingelesa. Ondoren etorriko da neurketa, haurrek 8, 11, 14 edo 17 urte dituztela, Frantziako ereduari jarraikiz. (...) Esperantza izateko arrazoiak badaude. Egun, 132 irakasle ditugu. 132 funtzionario euskaraz ari direnak. Duela 24 urte ez zen bat bakarra”.