Maddi Soroa
II
Artzen gabe karril bana
pibote eta mediana
Europan dagon merkeena da
Euskal Herriko gin-kana.
III
Ikusten ez diren marrak
zuloak, seinale zaharrak
anbulantziak dira agudo
ibiltzen diren bakarrak.
IV
Bilbotik Behobiraino,
zenbat obra, hainbat laino
gure bizitzak ez du balio
bederatzi euro baino.
V
Zergatik serio jarri?
Merkea da, izugarri!
Euro gutxitan gera zintezke
hil arteraino elbarri.
VI
Ez duzula nahi ordaindu?
Ez autopista iraindu!
Baqueiran ere nor da debalde
hil arteraino labaindu?
VII
Istripuan ataskoa
dibertigarri askoa
ia zein zuhaitz puntetan dagon
motoristaren kaskoa...
VIII
Bide horren poesia
odoletan egosia
eguneroko hitz jokoa da
A8 eta 8 Ahhhhh!
IX
Mila esker agintari
traba eta bidesari
zuei eskerrak etxera iriste
hutsa bihurtzen da sari.