argia.eus
INPRIMATU
Berrogeita hamar sendabelar
  • Nekane Martiarena ::50 hierbas buenas

    Ttarttalo

    orrialdeak ::212

    prezioa ::23.50€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'50 hierbas buenas'
Nekane Martiarenak Ttarttalo argitaletxearen bitartez plazaratu duen 50 hierbas buenas izenburuko liburuan, gure inguruko edozein txokotan erraz aurkitu ahal ditugun berrogeita hamar sendabelarren argazkiak eta haien berezitasunak azaltzen dira, zehatz-mehatz. Osasuna bihurtzeko gaitasuna duten berrogeita hamar belar horiek tentu osoz hartu behar dira, gorputzeko zenbait eritasun kentzeko primerakoak izan arren, neurriz kanpo hartzen badira litekeena delako beste gaixotasunen bat eragitea. Nekane Martiarenak xehetasun handiz aurkeztu ditu belar bakoitzaren ezaugarriak, zertarako balio dezaketen, eta haietatik zenbat hartu behar den eragina onuragarria izateko. Sukalderako errezeta batzuk ere eskaintzen ditu Martiarenak liburuan.