argia.eus
INPRIMATU
Etxeko txikientzat
  • Cyril Hahn ::Pigmeo txikia

    Ibaizabal

    orrialdeak ::18

    prezioa ::7€

Pilar Iparragirre 2007ko martxoaren 01
'Pigmeo txikia'
Gure haurren hatzamarrek aise hautsiko ez dituzten kartoi lodizko orriz osaturik dago Pigmeo txikia, Cyril Hahnen kontakizuna. Aitor Aranak euskaratu eta Ibaizabal argitaletxeak kaleratu duen liburu honek ehiztari handia izan nahiko lukeen Bubu pigmeo txikia du protagonista. Bubu hain txikia denez, oihaneko animaliek ez diote bere mehatxuei inolako jaramonik egiten. Alderantziz, bere txikitasunaz jabeturik, iseka egiten diote mutikoari. Jakina, Bubu ozpindurik dago. Baina halako batean burutazio bikaina izango du, eta zulo bat egiten hasiko da. Eta zuloa egiten jarraituko du gau eta egun, astebetez. Behin zuloa nahi duen bezain handia dela iruditu zaionean, zuhaitzen adar fin batzuekin estaliko du, eta animaliak oso gozozaleak direla jakinda, zuloaren aldamenetik tarta ederra eskainiko die.