argia.eus
INPRIMATU
Palazueloren obrak, Guggenheimen ikusgai
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko martxoaren 01
Bilboko Guggenheim museoan Pablo Palazuelo artista madrildarrari buruzko erakusketa izango da ikusgai ekainaren 3a arte. Bartzelonako MACBA museoaren laguntzaz atondutako erakusketa horretan 350 obra jaso dituzte; horietako batzuk aurrenekoz ikusi ahal izango ditu publikoak. Margolan, eskultura, bozeto, marrazki eta gouacheek (grabatuek) osatzen dute erakusketa. Gehienak1950eko eta 60ko hamarkadetakoak dira, baina oro har, artistaren ibilbide osoa ezagutzeko parada eskaintzen dute. Palazuelo abstrakzio espainiarraren aitzindaritzat hartzen dute adituek.