argia.eus
INPRIMATU
Martxoaren 30ean, 31n eta 32an ospatuko da Xiru jaialdia
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 03a
Ez, ez gabiltza oker. Gotaineko (Zuberoa) Xiru jaialdiaren antolatzaileek kaleratutako esku orriaren azalean horixe irakur daiteke. Euren umore onaren ispilu da. Martxoaren 32a, noski, apirilaren 1a da gainerako guztiontzat. Kontuak kontu, hiru egun horietan ospatuko da Xiru jaialdiaren 18. edizioa, Norena da lurra? izenburupean. Lehen egunean, Garindaine lur gaine ikuskizuna eskainiko dute Garindainen Xavier Pinon argazkilariak, Suak Altzaiko piroteknia zaleek, Karidadeko Benta taldeak eta Ainara, Oilarra eta Mixel Arotze herriko kantariek. Emanaldia 21:00etan hasiko da eta apur bat beranduago pasako da Korrika 15 handik, ikuskizunarekin bat eginik. Hurrengo egunean, Lürrean sortü ikusgarria eskainiko dute hainbat euskal musikarik eta Errumaniako Vagabontu ijito fanfareak, Gotainen. Egitarauak jasoko dituen gainerako ekitaldi guztiak, hemen: http://files.eke.org/pdf/xiru_2007_eu.pdf.