argia.eus
INPRIMATU
Manifestazioa apirilaren 7an Hiru Saretak deitua
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Baionan izango da manifestazioa Seaska, Euskal Haziak eta Biga Baik osatutako Hiru Sareta elkarteak Frantziako hezkuntza politikaren aurka egina. Frantziako Hezkuntzak Euskararen Erakunde Publikoan hartu zituen konpromisoak ez dituela errespetatu dio Hiru Saretak. Euskaltzaleei eta euskara sostengatzen duten hautetsiei egin die manifestazioan parte hartzeko deia. Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko presidenteari ere luzatu diote gonbitea.