argia.eus
INPRIMATU
Egunerokoari jarriak
  • I

    Pi-pi-pi hotsei sumiso,
    atzea ohetik jaso,
    txorrota utzi zabalik eta
    ispiluari so.
    Itxaropen oro lauso...
    Gauza ona da akaso,
    egutegiak lan egun bati
    ematea paso.
Nerea Elustondo 2007ko martxoaren 01
Nerea Elustondo
XDZ
 
 
II

Ez txirringan, ez trenean,
ez busez, ez footing-ean,
autoan sartu eta lanera!
Gasen lurrinean.
Zortziak ia gainean...
Aparkatu ezinean...
Enpresan jende adina kotxe
dago parking-ean!



III

Zulodun denez kartera,
beti ezin egin greba;
baina lan egun gehienek nola
duten bukaera...
Gaurkoa ere bete da!
Zintz egiteaz batera...
Kleenex-a bota lurrera eta
bagoaz etxera!



IV

Hozkailuan gauzak bakan
ta bagoaz arrapatan,
jakiak saltzen diren tokira
sobre sorpresatan.
Hala ere azken txanpan,
kanpazo on baten faltan...
Hamar produktu daramatzagu
hamaika poltsatan.



V

Etxeratu ta ahal dala,
afaltzea printzipala.
Bihar goizean jaiki beharrik
ez balitz, oxala!
Sobrak, paper zein kristala,
basurara bota ahala...
Bainu on batek nor ez du uzten
berria bezala?



VI

Bainuan ondoren bare,
ezpainak bekainen pare,
aparatuak Standby-n utzi
ta ohera alde.
Ohitura zaharren mirabe,
hamaika pizti bagaude...
Planetan alde zer egin leiken
enteratu gabe!