argia.eus
INPRIMATU
Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketa
2013ko maiatzaren 03a
Jai herrikoien alde lan egiten duen Donostiako Piratak taldeak I. Musika Lehiaketa antolatu du, Parte hartzeruntz abant! ekimenaren barruan. Donostiako eta inguruko zenbait herritako talde zein bakarlariek har dezakete parte lehiaketan. Horretarako, hiru abestiz osatutako CDa aurkeztu beharko dute apirilaren 16a baino lehen. Epaimahaiak aukeratutako zortzi taldeek bi finalerdi jokatuko dituzte (apirilaren 27an eta 28an) eta finalera pasako diren lauak Loiolako gaztetxean izango dira berriro maiatzaren 26an. Informazio gehiago www.izanpirata.info web gunean.