argia.eus
INPRIMATU
Diruak batzen ditu
Juan Mari Arregi 2013ko maiatzaren 03a
Azken asteotan, baita honetan ere, bakoitzak bere interesak baino babesten ez dituen ikuskizun politiko eta ekonomikoaren aurrean gaude. Arrazoia hauxe da: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresen onurei ezarri behar zaien zerga mota. Hiru alderdiko Gobernuko bi kide aurrez aurre jarri ditu: EAJ eta EA. Batetik, EAJ eta PP batera ageri dira enpresen interesen alde, zerga hau %32,6tik %28ra gutxiagotzeko erabakia hartu baitute, nahiz eta zerga eraginkorra dagoeneko %14,4 eta %21aren artean izan 2003an. Bestetik, EA kexati azaldu da berarekin hitz egin ez dutelako, eta %30etik behera gutxitzeko ez dagoela prest esan du. Azken portzentaia horrek edo beste altuxeagoren batek PSE, EB eta Aralarrek diotenarekin bat egin lezake. Zerga hau kobratzerakoan, zifra honetako puntu bakoitzak hiru probintzietan 50 milioi euro baino gehiago ez biltzea esan nahi du. Hain justu, enpresen onuren markak hausten ari direnean. EAk egungo jarrera mantenduko ote du edo, azkenean, enpresen eta politikarien presioen ondoren, EAJ eta PPrekin elkartuko ote da? Ikusi egin beharko da eta hau ere azalean geratuko da. Deigarria da EAJ eta PP beti elkar bat eginda azaltzea enpresen interes ekonomikoengatik. Orain Elkarteen Zergaren kasua da, atzo parlamentarien soldaten igoerarena zen, honetara ere gainontzeko taldeek ere bat egin zuten, ezker abertzaleak izan ezik. Interes ekonomikoek, enpresarienek eta diruak batzen dituzte.