argia.eus
INPRIMATU
Baliogabetutako Azpeitiko euskara ordenantza
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Azpeitiko Udalak errekurtsoa jarriko du euskara normalizatzeko udal ordenantza baliogabetu duen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka. Julian Eizmendi Azpeitiko alkatearen esanetan, epaia oinarritu den bi argudio nagusiak ez dira egia, hau da, erdal hiztunen eskubideak urratzen direla eta euskararen inguruko legedia eta eskuduntza esparrua ez duela errespetatzen. Alkateak esan du udal ordenantzak Azpeitiko hiztunen arteko berdintasuna bermatu nahi duela. Ordenantza hori 2005eko abenduan onartu zuten udalbatzan alderdi guztien –PP eta PSE-EE barne– aldeko botoarekin.