argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 03a

Berriak Aragoiko Gorteetako CHAren bozeramaile Chesus Bernali egindako elkarrizketako pasarteak: “(...) Gaztela-Leonek berak galiziera aipatzen du [estatutuan], 1982tik. Eta orain egiten ari diren estatutu berrian leonera ere aipatzen dute. Eta Andaluziako Estatutu berriak erraten du aldaera andaluziarra sustatu behar dela. Azken horrek txistea dirudi, Andaluziakoa gaztelania baita, hango ahoskerarekin. Aldiz, Aragoin, hiru sistema linguistiko ditugu, eta ez dituzte ofizialki onartzen. Eta estatutuan ez dituzte izenez aipatu. Hitz hutsak bertzerik ez dituzte sartu. Estatutuko testuak dio ezin dela inor baztertu hizkuntza arrazoiak direla medio. Baina zein hizkuntzataz ari dira? Errumanieraz? Txineraz? (...) PPk bandera egin nahi du horrekin. Nafarroarekin eta bertze gauza batzuekin egiten duen gisara. Eta PPk aragoiera onartuko luke, baina inondik inora ez luke onartuko Aragoin katalana hitz egiten dela. PAR alderdiari gauza bera gertatzen zaio. Eta PSOEk irensten du hori guztia, eta ez die aurka egiten horren kontura”.