Bideojokoek kultura bultzatzen dute. Bideojoko batzuek behintzat. Erromako Udalak horixe uste du: kultura erromatarra zabaldu eta bultzatzen duten ekimenak saritzen ditu urtero, eta aurten Marco Aurelio sarietako bat Imperium Civitas izenburuko bideojokoarentzat izan da. Bideojoko saritua Imperium joko sortaren emaitza berriena da. Bere anaia nagusiak, batik-bat, gatazkatan eta estrategia militarrean oinarrituta daude. Baina Civitaseko jokalariek Erromako Inperio osoa kudeatu behar dute, eta ez soilik esparru militarra. Horregatik, Marco Aurelio sarien arduradunek bideojokoaren balio kultural eta didaktikoa nabarmendu nahi izan dute.